XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HORTENZA - Orai ez ditake, lana ez da bururatua.

PALMIRA - Eta noiz bururatuko da?
HORTENZA - Laborato quantabile
MARGITA - Sekulan!.

HORTENZA - Nahi baduzue, ikusiko nuzue ni ere betiereko orhoitzapen.

Ene prestamenduko bigarren partean berriz itxuratuko dut dirdira, arimaren alegiazko irakidura, eta ene bihotzaren garrak bere sua kurutzatuko derauzuelarik, ikusiko duzue garbiki.

Presta zitezte.

HORTENZA - Ilhargia niz eta izarrak. (gibelerat badoa).

PALMIRA - Bainan nun zira?
HORTENZA - Hor ez izaiteaz dirdiratzen dut, zuen artean ezin aldatuzki eta betikotz izaiteaz... Loditzen niz, loditzen.

PALMIRA - Zonbat kilo irabazi dituzu?
HORTENZA - Milaka.

PALMIRA - Alegia egile, neska gazte eta mehatzen othe zira berdin aise?
HORTENTZA - Berdin.

PALMIRA - Geroago eta hobekiago, seigarren ganita, laugarren sorgina.

Kleves- eko printsesa, Kameliakilako Anderea, zer hautua, mintza beztiturik, ala berdin buluzirik.

MARGITA - Zintzurreradino, hexurreradino.

PALMIRA - Geroago eta hobekiago.

Karreatzen ahal ditutzea isolak eta taulak itzatzen?
BIGEK - Ba, ba.

PALMIRA - Ene zerbitzuan hartzen zituztet bizi guzikotz zu eta zure laguntzailea.